300 bat lagun batu ditu aurten Kortezubiko Mendi Martxak
Kortezubiko Mendi Martxak 300 bat lagun elkartu zituen joan den zapatuan. 25 bat kilometroko ibilbidea 185 pertsonek egin zuten, eta 130 parte hartzaile elkartu ziren 10 kilometrokoan.Bazkaritan, berriz, 75 lagun egon ziren. Kirola eginaz, lagunarteko ...
Bazkaritan, berriz, 75 lagun egon ziren. Kirola eginaz, lagunarteko giro alaiaz gozatu ahal izan zuten. EinGO taldeko musikarien doinuek jarri zioten musika egunari.
«Giro ona izan genuen, eta oso ondo pasatu genuen», azaldu dute Gure Arbasoen Herria Kultur Elkartearen ordezkariek. Hala, bertaratu zirenei eskerrak eman dizkiete, eta datorren urtean elkar ikustea espero dutela esan dute.
Martxa luzeko partaideak 08:30ak aldera atera ziren udaletxe aurreko plazatik, eta Ereñozarrera igo, eta, besteak beste, Oma, San Lorentzoko ermita eta Elorrixatik zehar egin zuten ibilbidea.
Ibilaldi laburreko parte hartzaileak, ostera, 10:30ean irten ziren eta Erlegiz auzotik, Artetatik, San Lorentzoko ermitatik eta Elorrixatik pasatu ziren. Batzuek zein besteek hornidura guneak izan zituzten ibilaldian, indarrak hartzeko.