Isuntza arraun taldeak denboraldiko bigarren bandera lortu du Pasaian
VI. Errenteriako Hiria Ikurrina irabazi dute Osertz Aldairen mutilek. KAE 1 ligako bigarren postuan dago Lekeitioko taldea. Beste bandera bat lortu eta lidertza sendotu du UrdaibaikLekittarra-k denboraldiko bigarren bandera lortu zuen domekan, Pasaian....
VI. Errenteriako Hiria Ikurrina irabazi dute Osertz Aldairen mutilek. KAE 1 ligako bigarren postuan dago Lekeitioko taldea. Beste bandera bat lortu eta lidertza sendotu du Urdaibaik
Lekittarra-k denboraldiko bigarren bandera lortu zuen domekan, Pasaian. Astillero liderrarengandik 4 puntura dago orain Lekeitioko taldea; 67 puntu ditu Astillerok eta 63 puntu Lekittarra-k. Atzetik Deusto-Bilbao eta Getaria daude, 60 puntugaz.Aldea estua egon zen Pasaiako uretan. Talde lekeitiarraren arraunlariek 20 minutu, 27 segundo eta 44 ehunenetan burutu zuten VI. Errenteriako Hiria Ikurrina estropada. Segundo bat eta 14 ehuneneko aldea atera zieten Astillerokoei. Deusto-Bilbao izan zen hirugarrena, 20 minutu, 29 segundo eta 82 ehuneneko denboragaz, eta Zarautz sartu zen laugarren (20.31,60).
KAE 1 Ligako zortzigarren eta bederatzigarren estropadak Lekeition lehiatuko dituzte asteburuan. Jardunaldi bikotzean erabakiko da bandera. Zapatuko eta domekako estropadak 12:00etan hasiko dira.
Sailkapenaren buruan
Beste bandera bat lortu eta lidertza sendotzeko asteburua izan da Urdaibairentzat. Bermeok 11 puntu ateratzen dizkio Hondarribiari. 104 puntu ditu Urdaibaik, eta 93 puntu Hondarribiak. 89 puntu ditu Zierbena hirugarrenak eta 82 puntu Oriok.
Emozioz beteriko asteburua izan da beste behin, arraunzaleentzat. Esaterako, atzo Orion bideo finish-a beharrezkoa izan zen irabazlea erabakitzeko. 18 ehuneneko aldeagaz, Oriorentzat izan zen Orioko 28. Estropadak-VI. Kanpina Bandera. Pasaiako uretan lehiatutako II. Adegi Bandera ere emozio bizikoa izan zen. Lehia estua eduki zuten ligako bi faboritoek; tarte txikia izan zen bien artean. Baina bosgarren luzean errenta handitu zuen Urdaibaik, traineru bateko errenta lortu zuen, eta azken luzean ondo eutsi zion, 4 segundoko aldea mantentuz. Urdaibaik Pasaian irabazten duen lehen bandera izan zen zapatukoa.
Bestalde, Euskotren Ligan ez da ezustekorik egon. San Juanek irabazi ditu estropada biak.
TKE ligako taldeak Getxon eta Santurtzin lehiatuko dira asteburuan. Gizonezkoek Getxoko Estropaden 40. Ikurrina-JA Agirre Lehendakariaren XIV. Omenaldia izango dute jokoan, zapatu arratsaldean. Biharamunean, berriz, Santurtziko 39. Ikurrina lehiatuko dute. Neskentzat Getxoko X. Ikurriña izango da zapatukoa, eta VII. Euskotren Bandera irabazteko borrokatuko dira domeka eguerdian.