Santimamiñeko kobetan egitarau berezia izango da bihar aukeran
Santimamiñeko margoen aurkikuntzen urteurrena ospatuko dute. Bisita berezia, silex lanketa erakustaldia eta dantza ikuskizuna prestatu dituzteKortezubiko Santimamiñe kobetan egitarau berezia izango dute aukeran herritarrek bihar; izan ere, margoak au...
Santimamiñeko margoen aurkikuntzen urteurrena ospatuko dute. Bisita berezia, silex lanketa erakustaldia eta dantza ikuskizuna prestatu dituzte
Kortezubiko Santimamiñe kobetan egitarau berezia izango dute aukeran herritarrek bihar; izan ere, margoak aurkitu zituzteneko urteurrena ospatuko dute goizean hasi eta gauera bitartean.Ondarearen Europako Jaurdunaldien baitan prestatu dute egitarau berezi hori, eta Bilbon hasiko dute eguna, 09:00etan. Ordu hori jarri dute San Nikolas plazatxoan elkartzeko.
Bilboko Arkeologia museora egingo dute bisita lehenengo, Santimamiñeko koban egindako indusketen arduradun Juan Carlos Lopez Quintana arkeologoagaz batera.
Handik Santimamiñera abiatuko dira antolakuntzak jarritako autobusean. 10:00ak inguruan, bertako aztarnategi arkeologiak eta kobazuloaren erre- plika birtuala ezagutzeko bisita hasiko dute.
Bukatutakoan, berriro ere Bilbora iltzuliko dira autobusez, Arkeologia Museoan Santimamiñen berreskuratutako materialak ikusteko.
Egitarauak, hala eta guztiz ere, iluntzean jarraituko du Santimamiñen. 20:00etan hasita, Iñaki Libano arkeologia esperimentalean adituak silexa lantzeko teknika ezberdinak ulertzeko erakustaldia eskainiko du Santimamiñe baseliza ondoan. Eta 21:15ean, kobara igoko dira argi-zuziak eskuetan. Bertara iritsita, Nerea Martinez artistaren dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute 21:30 inguruan.
Jardueran parte hartu nahi duenak aldez aurretik eman beharko du izena (94-465 16 57-94-465 16 60 /santimamine@bizkaia.eus /www.bizkaikoa.bizkaia.eus).