Gadea Ibarloza ondarrutarra hirugarren, Lekeitioko SUP Txallengean
Gadea Ibarloza kirolari ondarrutarrak hirugarren postua lortu du Lekeitioko Santa Katalina SUP txallengean, amateur kategorian. Bere aurretik, Amaia Mellado eta Elene Etxebarria sailkatu ziren. Gizonezkoen mailan, berriz, Pablo Fernandez nagusitu zen a...
Paddle lasterketa aurreko asteburuan jokatu zen Lekeition, eta amateur kategoriako lasterketaz gain, elite eta txiki mailako probak ere lehiatu zituzten.
Uretaratzen lehenak elite mailakoak izan ziren. Kairoscore Donostia taldeko Jurgi Zulaika aurretik joan zen ia lasterketa guztian, baina Barrika SurfCamp taldeko Txema Landak aurrea hartu zion Santa Katalina parean, eta bera nagusitu zen. Fortuna Donostia taldeko Alvaro Hermida sailkatu zen hirugarren. Emakumeen mailan, berriz, Barrika SurfCampeko June Ormaetxek lortu zuen sari nagusia.
Ostean, amateur eta umeen kategoriako lasterketak jokatu ziren. Gazteenek 600 metro inguru egin zuten arraunean, hondartza parean. Rafa Ceñiga izan zen azkarrena. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Unax Etxebarria eta Julen Ramos.