Lucila Pascua katalana fitxatu du Lointek Gernika Bizkaiak
Ia bi metroko jokalaria (196 zm) taldearen barruko jokoa sendotzeko dator talde gernikarrera. Mario Lopez entrenatzailearen berbetan, atzean sendotasuna eman eta erasoko jokoan laguntzeko jokalari bat behar zuten, eta Pascua aproposa da horretarako: “Esperientzia eta pertsonalitatea dituen jokalaria nahi genuen barruko jokoa indartzeko. Talde jokalaria da, eta kantxa barruan zein kanpoan taldea orekatzen lagunduko digu. Hobeto lehiatzen lagunduko digu, eta denboraldian zehar momentu konplikatuak sortuz gero, bere esperientzia lagungarria izango zaigu”.
35 urte ditu eta 16 denboraldi daramatzat Emakumezkoen Ligan. Hain zuzen, ligaren historian errebote gehien lortu dituen jokalaria da. Hainbat liga eta kopa titulu ditu, bai eta Europako eta Munduko Kopetan eta Joko Olinpikoetan lortutako zenbait medaila ere.
Espainiako selekzioaren jokalarietako bat da, eta 244 aldiz jokatu du bertan.
Bere esperientzia, erreboterako gaitasuna, talde ispiritua eta aurkaria beldurtzeko duen dohaina baliagarri izango zaizkio Lointeki. Azken hiru denboraldian Zaragozako Mann-Filter taldean aritu da. Esate baterako, azken denboraldian batezbesteko 5 puntu eta 6,9 errebote lortu, eta 21 minutu jokatu ditu.