Santa Katalina SUP Txallengea lehiatuko dute bihar, Lekeition
Santa Katalina SUP Txallengea lehiatuko dute bihar, Lekeitioko uretan. Federatu, Amateur eta txikientzako probak antolatu ditu Lekeitioko Hegaluze Arrantza Elkarteak.Proba nagusia Open Water kategoriako 14 bat kilometroko norgehiagoka izango da. Parte ...
Proba nagusia Open Water kategoriako 14 bat kilometroko norgehiagoka izango da. Parte hartzaileak Elantxobetik irtengo dira, eta Lekeitioko portua izango dute helmuga. Lehia 18 urtetik gorako federatuei zuzenduta dago, eta 14 eta 12,6 neurritako tablak erabili ahalko dituzte. Lasterketa, 16:00etan hasiko da.
Amateur eta txikien probak eremu seguruan izango dira, eta era guztietako taulak erabili ahalko dituzte. Amateurrek 5,7 kilometroko distantzia osatu beharko dute, eta 17:15ean hasiko dute proba. Txikien kasuan, osatu beharreko distantzia kilometro batekoa izango da. Maila horretan 12 urtera artekoek parte hartuko dute. Txikiek 18:30ean hasiko dute ibilbidea.
19:30etan banatuko ditu sariak Lekeitioko Hegaluze Arrantza Elkarteak. Txallengean parte hartzeko aukera zabalik egongo da probaren egunera arte.