Markina-Xemein Master Seriesa erabakiko da Karmen egunean
Ohi modura, zesta-punta partidu ikusgarriekin dator Karmen eguneko Uni pilotalekuko programa. Emozioz betetako final handia espero da. Izan ere, Beaskoetxea-Irastorza eta Goikoetxea-Ekhi aurrez aurre ikusteko aukera edukiko dute zesta-punta zaleek Mark...
Markina-Xemeinen jokatu zuen finalaurrekoan erakustaldia eman zuen Iñaki Osa Goikoetxea puntistak. Jokaldi ikusgarriak eskaini zituen bi paret dotore eta maisuki moztutako pilotekin. Ekhi ere fin ibili zen atzean, eta bikoteak ez zieten aurkariei aukera gehiegirik utzi. Hala, publikoaren txalo zaparradak jaso zituzten, merezita.
Finalaurrekoetan bizitako ikuskizun horren bila itzuliko da publikoa datorren astelehenean Pilotaren Unibertsitatera, Zumaiako aurrelaria eta Beaskoetxea eta Irastorzaren kontra zelan moldatzen diren ikusteko gogoz.
Beaskoetxea eta Irastorza ez ziren ondo hasi lehen finalaurrekoan, baina bigarren jokoan partiduan sartu eta erosoago sentitzen hasi ziren eta partiduari buelta eman eta finalerako pasea lortu zuten. Hala, lau pilotari handiek dagozkien maila ematea badaukate, ikuskizuna ziur dago.
Jaialdia borobiltzeko, gainera, finalagaz gain, Barandika-Salegi eta Hormaetxea-Etxeba bikoteen arteko partidua ikusteko aukera egongo da lehenengo.