Asiako beldurrezko zinema ekarriko du Gorefest jaialdiak gaur Bermeora
20:30ean hasita, hamabi film labur eta film luze bat proiektatuko dituzte Nestor Basterretxea aretoan. Bermeo Asiako terrore giroan murgilaraziko duten animazio aktoreak egongo dira kaleanBermeoko uztaileko kultur egitarauan lekua hartuta dauka beldurr...
20:30ean hasita, hamabi film labur eta film luze bat proiektatuko dituzte Nestor Basterretxea aretoan. Bermeo Asiako terrore giroan murgilaraziko duten animazio aktoreak egongo dira kalean
Bermeoko uztaileko kultur egitarauan lekua hartuta dauka beldurrezko zinemak joan den urteetan. Hutsik egin barik antolatzen du urtero Gorefest jaialdia Spookypheria Productions elkarteak. Aurtengoa hamazortzigarrena izango da, eta Asiako beldurrezko zinema ekarriko du Nestor Basterretxea aretora gaur bertan.Beste urte batez, film laburrak ikusi ahalko ditu Gorefest jaialdira bertaratzen denak: mundu osokoak eta alternatiboak. Terroreak, goreak, suspenseak eta umore onak hartuko dute lekua film horietan guztietan.
20:30ean hasiko dituzte emanaldiak, eta, guztira, hamabi izango dira proiektatuko dituzten film laburrak: Hidden-Devil (Fran Mateu), Futuro (Iñigo Acha), Nerón (Rubin Stein), Last Memory (Juan Luis Moreno Some), Bye Bye baby (Pablo S. Pastor), Gotas (Sergio Morcillo), Rewind (Ruben Perez Barrena), Fe (Juan de Dios Garduño), Angel Caido (Fran Parra), Marta (Lucia Forner Segarra), Evströnger (Silvia Conesa) eta Justicia justiciera III: Kungfu Karate Annihilator (Rafa Dengra).
Emanaldi horietan, gainera, aurpegi ezagunak ikusi ahal izango direla aurreratu dute antolatzaileek.
4 euroko sarrera
Film laburrez gain, hala ere, film luzeaz ere gozatu ahalko du 4 euroko sarrera ordainduta Nestor Basterretxea aretora doanak. Dena den, filma zein izango den jaialdian bertan jakinaraziko dutela azaldu dute. Film hori 23:00ak inguruan proiektatuko dute.
Nestor Basterretxeatik haratago zabalduko dute jaialdia; izan ere, filmak baino gehiago ekarriko du Gorefest jaialdiak. Txina, Japon eta Koreako giroan murgilaraziko dute Bermeo, eta horretarako, animazio aktoreak egongo dira kalean, 19:00etatik aurrera.
Zinemaren alde ilunena gustuko dutenentzako hitzordu berezi horretan parte hartzera animatu ditu zinemazale guztiak Sookypheria Productions elkarteak.