Adin guztitako herritarren irakurketa sustatzeko eta herritarren gozamenerako
Letra etxetxoa jarri dute martxan Gernika-Lumon. Gaur 12:30etan ireki dute
Letra etxetxoa San Juan Ibarran, eta dagoenerako, herritarrak jolasean ibili dira.
Ekimena Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok, eta Iñaki Gorroño eta Iñigo Magunagoikoetxea zinegotziek aurkeztu dute.
Udalak ekimen honegaz, “
umeak eta gazteak irakurketara hurbiltzea” bultzatu nahi duela jakinarazi du Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak: “Jolasekin gazteak irakurketara hurbiltzeko proiektu aproposa bezain polita da”.
Bertaratutakoek liburuak, egunkariak zein aldizkariak izango dituzte eskuragai, eta liburutegi mugikorra kokatuko den tokietan irakurtzeko eta jolasteko mahaiak eta aulkiak jarriko dira erabiltzaileentzako.
Uda garaian udalerriko aisialdirako gune eta parke ezberdinetan jarriko dutela
Letra Etxetxoa jakinarazi du Magunagoikoetxeak; auzo bakoitzean bi astez egongo dela aurreratu du gainera. Liburutegiaren ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara izango da.