Zuhaitzetan jarritako txorko berriak.
Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, azaldu duenez, txorkoak aldatzearen helburua bikoitza da: batetik,
“txorkoen itxura hobetu” nahi dutela adierazi du, “politagoak eta txukunagoak izateko”, eta bestetik, lan horien bidez
“irisgarritasuna eta segurtasuna bermatu” nahi du udalak.
Horregatik, alkateordeak esan duenez, herriko
40 zuhaitzen inguruko txorkoen egoera hobetzeko lanak egin dituzte, hain zuzen ere,
Taraskan eta Lameran, autobus geltokiaren losan dauden zuhaitzetan, jolasgunearen ingurukoetan, edota San Migel eskaileren aurrekoetan, adibidez.
Ibarrolazak zehaztu duenez, lan horiek egiteko harri birrindua eta kautxua erabiltzen da eta erretxinaren bidez itsatsita jartzen da. Lan horien kostua
12,641,98 eurotakoa izan da eta joan den astean bukatu zituzten.