Ezetz Jakin lehiaketaren ikasturteko azken saria eman zuen atzo Berbalagunek. Ekaineko lehiaketaren galdera guztiak ondo erantzun ostean, Macri Garcia Barrosek jaso zuen saria: Zimela jatetxean bi lagunentzako otordua. Oraingoan, 50 pertsonek parte hartu dute lehiaketan, eta lau izan dira galdera guztiak zuzen erantzun ez dituztenak. Berbalagunek aurreratu du azaroan jarraituko dutela lehiaketagaz.
Bien bitartean, Berbalagunen talde batek uztaileko zapatuetan biltzen jarraituko duela jakinarazi dute; 12:00etan Pasealekuan elkartuko dira. Etzi, esaterako, azoka berezia dagoela aprobetxatuta, Merkatu plazara ere joango dira.
Bestalde, Lurgorriko jaietan irrintzi lehiaketa egin eta irrintzi ikastaro arina emango dutela jakitera eman du.