Elantxobeko zazpigarren mendi martxa egingo dute, zapatuan
Zazpigarren urtez egingo dute Elantxobeko mendi martxa, zapatuan. 22 kilometroko eta 11 kilometroko ibilaldiak edukiko dituzte aukeran parte hartzaileek.Aurrekoetan egin modura, Elantxobeko portuan hasi eta amaituko dituzte ibilaldiak. Ibilbide luzeena...
Aurrekoetan egin modura, Elantxobeko portuan hasi eta amaituko dituzte ibilaldiak. Ibilbide luzeena egingo dutenak 08:30ean irtengo dira, eta laburrekoak, ostera, 10:00etan. Atxurkulu Mendi Klubeko arduradunek jakitera eman dutenez, 15:00etan itxiko dute helmuga kontrola.
22 kilometrokoa 14 urtetik gorakoek egin dezakete, baina adinez nagusiak ez badira, nagusi bategaz joan behar dute. Bestalde, martxa laburrean umeei laguntzera doazen nagusiek ez dute zertan izen ematea ordaindu behar.
Izen emateak
Dagoeneko 327 nagusik eta 94 umek izena eman dute. Parte hartzaile kopurua mugatua da; 400 nagusiko eta 100 umeko muga dago. 14 urtetik gorakoek 14 euro ordaindu behar dituzte, eta 14 urtetik beherakoek, berriz, 8 euro. Aipatu kopuruak kontu korronte zenbaki honetan sartuta izena ematen da: 3035-0034-04-0341135056. Datuak baieztatuta, mendi martxaren webguneko izen emandakoen zerren- dan agertuko da.
Zapatura bitartean muga horiek beteko ez balira, zapatuan ere izena eman ahalko litzateke. Parte hartzaileek erantzukizun zibileko asegurua daukate, eta kamiseta bana jasoko dute.
Elantxobeko eta Ibarrangeluko auzoetatik pasatuko dira, eta Ogoñoko Talaiara (276m), Atxarrera (312m) eta Armendura (384m) igoko dira. Martxan hiru anoa postu egongo dira: Ogoñon (likidoa), Akordan (solidoa eta likidoa) eta Ibarrangelun (likidoa). Amaieran ere indarberritzeko jan-edana izango dute partaide guztiek. Gainera, dutxa zerbitzua ere eskainiko dute.