Beste urte batez, Madalen Egunean, uztailaren 22an, herritarren artean Bermeoko Udalbatzarekin batera itsasontzian Izarora joateko eta horiekin batera Madalen jaia ospatzeko hainbat plaza zozkatuko dituzte.
Zozketa horretan parte hartu nahi duten bermeotar guztiek Berhaz bulegoan bere datuak eman behar dituzte uztailaren 2tik 17ra arte, egun biak barne. Aingeru Astui Bermeoko Kultura zinegotziak adierazi duenez, zozketa horretan soilik 18 urtetik gorako Bermeon erroldatutakoek parte hartu ahal izango dute, eta izen-ematea banaka edo bikoteka egin ahal izango da. Pertsona bakoitzak baten bakarrik ahal izango du izena eman.
Aurreko urteetan zozketa horretan Madalen Egunean Izarora joatea irabazi zutenek ezin izango dute parte hartu. Zozketa uztailaren 18an egingo dute, eta irabazleen izenak
Bermeoko Udaleko webgunean,
Facebook-en eta
Twitter-en ezagutzera emango dira.