Egun handiak lumotarrentzat
Gaurtik domekara, ekintzaz betetako egitaraua antolatu dute lumotarrek. Idi probak bihar izango dira. Elai Alai dantza taldekoen txanda izango da etziIritsi dira sanpedroak, eta ekintzaz betetako asteburua osatu dute lumotarrek, auzotarrentzat hain ber...
Gaurtik domekara, ekintzaz betetako egitaraua antolatu dute lumotarrek. Idi probak bihar izango dira. Elai Alai dantza taldekoen txanda izango da etzi
Iritsi dira sanpedroak, eta ekintzaz betetako asteburua osatu dute lumotarrek, auzotarrentzat hain bereziak diren jaiak goi-goitik ospatzeko.San Pedro eguna da gaurkoa, eta txupin hotsagaz hasiko dituzte jaiak. Gaurko, meza eta osteko ardo eta gaileta dastaketa prestatu dituzte.
Baina egun handiak biharkoa eta etzikoa izango dira. Goizetik arratsaldera, egitarau oparoa prestatu dute astebururako. Herri kirolek eta jatekoak leku berezia izango dute, tortilla txapelketa egingo baitute zapatuan, eta marmitakoa, berriz, domekan.
Urtero legez, idi probak egingo dituzte bihar, plazan.
Karta jokoek ere presentzia nabarmena izaten dute. Biharko mus txapelketa prestatu dute, eta domekan tutean ariko dira.
Tradizioa mantenduz, dantzek hartuko dute plaza etzi; Elai Alaikoek girotuko dute Lumo.
Domekan, gainera, umeek gozatzeko aukera bikaina izango dute, arratsaldean jolasak izango direlako. Gainera, 18:00etan, disko festan dantzatzeko aukera edukiko dute, eta ondoren, txokolate jana egingo dute.
Hasi bezala agurtuko dituzte jaiak; 20:00etan jaurtiko dute txupina.