Ibarrangeluko IX. Mendi Martxa, domekan
Martxan parte hartzeko arratsaldetan Kultur Etxean izena eman daiteke, eta domekan bertan ere izena eman ahalko da. 21 km-ko eta 7 km-ko ibilbideak daudeIbarrangelutarrentzat ohitura bihurtu da gorpuztiak mendi ibilaldiagaz borobiltzea, eta domeka hone...
Martxan parte hartzeko arratsaldetan Kultur Etxean izena eman daiteke, eta domekan bertan ere izena eman ahalko da. 21 km-ko eta 7 km-ko ibilbideak daude
Ibarrangelutarrentzat ohitura bihurtu da gorpuztiak mendi ibilaldiagaz borobiltzea, eta domeka honetan hitzordua daukate udalerriko auzoetatik barrena egingo duten martxan.Ibarrangeluko XII. Mendi Martxaren ibilbide luzeena egitera doazenek 08:00etan dute irteera ordua Elexalden; laburrekoek, berriz, 10:00etan. Martxara joan gura dutenek Kultur Etxean izena eman dezakete, 17:00etatik 21:00etara.
Bestela, domekan bertan ere eman ahal izango da izena martxak hasi baino arinago. Martxa luzerako 07:00etatik 08:00etara bitartean, eta laburrerako 09:00etatik 10:00etara bitartean egongo dira izen emateak jasotzen. 14 urtetik beherakoek ez dute ordaindu behar, eta gainontzekoek 12 euro ordaindu behar dituzte.
21 kilometroko eta 7 kilometroko martxak dituzte aukeran. Ibilaldi bietan Armendu mendia izango da igoko duten altuena; 388 metrora dago. Mendi martxa luzean 1.100 metroko igoera metatua gainditu beharko dute, eta %8,8koa da bataz besteko malda. Laburrean, ostera, 391 metroko igoera metatua eta %10,3ko bataz besteko malda izango dituzte.
21 kilometroko mendi ibilaldian hiru hornidura postu izango dituzte parte hartzaileek. Satxan (6,6 km), San Martin ermitan (12,8 km) eta Tremoian (19,3 km). 7 kilometrokoan gune bakarra izango dute indarberritzeko: Tremoian (4,2 km). Amaieran, parte hartzaile guztientzat jan-edana egongo da udaletxe aurrean.
Ibilbideak
Urtero legez, leku ederretatik barrena pasatuko dira. Martxa luzeko partaideak Elexaldetik abiatuta, Arboliz, Txarale, Elantxobeko hilerria, Lagaburu, Laga, Kobeaga, Apua, Antzora, Azalene hondartza, Mortxa, Laida, Arketa, Dantzaleku, Atxarreko San Pedro, Armendu eta Durukiz zeharkatuko dituzte, besteak beste.
7 kilometroko partaideak Elexaldetik Ibaetara joango dira lehenengo. Handik frontoi zaharretik pasatuta, Bolueta, Zubarriaga, Gorozika eta Iruskieta zeharkatuko dituzte Armendura heltzeko. Handik, Tremoiara helduko dira, eta Durukin eta Ibaeta pasatu ostean Elexalden amaituko dute martxa.