Mustafic eta Murua nagusitu dira MDK Swim itsas zeharkaldian
Mustafic nagusitu zen 2016ko proban, eta orduan moduan, aurten ere Haigor Aranguren sailkatu da bigarren. Lehen bien artean 31 segundoko aldea egon daAdnan Mustaficek eta Nerea Muruak irabazi zuten MDK Swim itsas zeharkaldia, zapatu arratsaldean.Orain ...
Mustafic nagusitu zen 2016ko proban, eta orduan moduan, aurten ere Haigor Aranguren sailkatu da bigarren. Lehen bien artean 31 segundoko aldea egon da
Adnan Mustaficek eta Nerea Muruak irabazi zuten MDK Swim itsas zeharkaldia, zapatu arratsaldean.Orain dela bi urteko (iaz bertan behera utzi behar izan zuten itsaso txarragatik) irabazleak garaipena errepikatu du. Mustaficek 2016ko marka hobetu du; 27 minutu eta 8 segundotan egin zituen Bermeoko eta Mundakako portuen arteko 2.500 metroak. 2016an, berriz, 27 minutu eta 55 segundotan amaitu zuen itsas zeharkaldia.
Gainera, orain dela bi urte moduan, aurten ere Haigor Aranguren sailkatu da bigarren, 27 minutu eta 39 segundoko denboragaz (28.32ko marka egin zuen 2016an). Emozioz beteriko lehia egon zen lehenengo bien artean, eta azkenean, 31 segundoko aldea atera zion Mustaficek Arangureni. Gizonezkoen podiuma Xavi Llobetek osatu du; irabazlearengandik minutu bat eta 47 segundora sailkatu zen.
Bestalde, 32 minutu eta 28 segundotan burutu zuen proba Nerea Muruak. Harengandik bi minutu eta 8 segundora heldu zen Sara Fernandez, eta bi horiekin batera, Alazne Urrutiak osatu zuen podiuma. Urrutia Muruarengandik bi minutu eta 23 segundora porturatu zen.
245 gizonek eta 70 emakumek lehiatu zuten Bermeo eta Mundaka arteko itsas zeharkaldia. Horietatik 44 gizonek eta 5 andrak neoprenorik barik egin zuten proba. Hain zuzen, neoprenorik gabe parte hartu zutenen artean Jorge Bedia izan zen azkarrena; 29 minutu eta 56 segundotan burutu zuen proba. Victoria Carnerero izan zen nesketan lehenengoa, 40 minutu eta 16 segundoko markagaz.