Frontoi txikia bete dute Markina-Xemeingo finalek
Guraso, famili eta eskupilota zale ugari batu ziren domekan Markina-Xemeingo frontoi txikian jokatu zituzten 41. Esku Pilota Txapelketako finalak ikusteko. Guztira maila ezberdinetako sei partida jokatu zituzten.Txikienen partiduekin hasi ziren finalak...
Txikienen partiduekin hasi ziren finalak jokoan. Txikien mailan Aner Arriola eta Estebe Urizarbarrena izan ziren irabazleak, umetxoen mailan Unax Albizu eta Markel Sololuze, umeen mailan Unax Ibarzabal eta Amets Alvarez gailendu ziren, gaztetxoetan Ekain Idigoras eta Jokin Alvarez izan ziren nagusi, gazteen finala Dani Ormaetxeak eta Antxon Azpiazuk irabazi zuten, eta Asier Zugadik eta Jon Gisasolak eraman zituzten nagusien mailako txapelak.
Finalen ondoren, txapelak eta garaikurrak banatu eta esku pilota taldeko otzara ere zotz egin zuten. Zenbaki saritua 0332 izan zen; ordezkoa 0443 izango da.
Herriko txapelketagaz gainera Bizkaiko Herriarteko Txapelketako finalaurrekoa ere jokatu du asteburuan Markina-Xemeingo Esku Pelota Taldeak, eta finalerako txartela lortu du. 2-1 irabazi zuten Zeanurin, eta emaitza beragaz nagusitu dira Markina-Xemeinen ere. Finalak domekan, 17:00etan, erabakiko dira.