Bermeo eta Busturiako ikasleek eskola foroak egin dituzte

Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan, Eskola Foroa eta Udal Foroan parte hartu dute Bermeo eta Busturiako ikastetxeetako ikasleek. Aurten hainbat gai hartu dituzte kontuan: besteak beste, gosari eta hamaiketako osasuntsuak eta pipa azalak eta txikleak lurrera ez botatzeko kanpaina.

Bermeon ostiralean egin zuten eskola foroa, Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen aurrean. Hala, Sagrado Corazon ikastetxeko, San Frantzisko eskolako eta Eleizalde Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleen ordezkariek euren ikastetxeetan ingurumen eta jasangarritasunaren arloan egindako lana partekatu zuten.

Foroetan, ikastetxeek ikasturte honetan martxan dituzten proiektuei buruz eta ingurumena zaintzeko ekimenei buruz informatu zuten. Adibidez, gaikako hondakin bilketa bultzatzeko martxan jarritako ekimenak, irtenaldiak eta eskolako hazitegia, ortua eta lorategia; izan ere, landareak zaintzeko lan handia egin dute.

Busturiko Jose Maria Uzelai ikastetxeko seigarren mailako ikasleek asteazkenean ospatu zituzten foroak, herriko alkatearekin batuz azalpenak elkarri emateko eta urtean zehar hartutako konpomisoen berri emateko. Bukatzeko, haurrek luntx batez gozatzeko aukera izan zuten.
Ez dago iruzkinik

Send this to friend