Ariane Marurik irabazi du Euskadiko Txapelketa, XII. Ereñoko Raid-ean
Ana Jaio Oar ajangiztarra izan da onena CEN 0 (80 km) kategorian. 40 km-koan, Izeia Dieguezek, Aner Arostegik eta Luis Miguel Campañak osatu dute podiumaXII. Ereñoko Raidaren barruan lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa, zapatuan, eta Ariane Maruri Asp...
Ana Jaio Oar ajangiztarra izan da onena CEN 0 (80 km) kategorian. 40 km-koan, Izeia Dieguezek, Aner Arostegik eta Luis Miguel Campañak osatu dute podiuma
XII. Ereñoko Raidaren barruan lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa, zapatuan, eta Ariane Maruri Aspiazu nabarniztarra izan zen onena, Adhair zaldiagaz.Nazioarte mailako CEI 1 (80 km) modalitatean lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa, eta Sandrine Jauregiberry geratu zen txapeldunorde, eta Maria Cardeso sailkatu zen hirugarren.
CEN 0 (80 km) kategorian, berriz, Ana Jaio Oar ajangiztarra nagusitu zen, Lorp-Voltereta zaldiagaz. Jerome Biadosek eta Maria Rolanek osatu zuten podiuma.
Bestalde, 40 kilometroko proban ere bikain aritu ziren Busturialdeko ordezkariak. Izeia Iñiguez izan zen CEAP (40 km) modalitateko garailea, eta haren atzetik Ane Arostegi errigoitiarra (Amal Said zaldiagaz), Luis Miguel Campaña muxikarra (Ju Blakie zaldiagaz) eta Osertz Lejarreta ereñarra (Ere uda zaldiagaz) sailkatu ziren.
CEAP (60 km) modalitatean Sara Huegun eta Bell zaldia izan ziren onenak. Zigor Uriarte sailkatu zen bigarren, Al-Hattan de San Roque %50 zaldiagaz, eta Endika Gomezek eta Argentina zaldiak osatu zuten podiuma.