San Joan bezperako Akelarrean parte hartzeko deia egin dute
Ondarroako Artelan Elkarteak urteroko Akelarrea egingo du ekainaren 23 gauean. Bertan parte hartu nahi duten herritarrei gonbidapena luzatu diete elkarteko arduradunek. «1988an hasi ginen Arrigorritik kalejiran jaisten eta Musika Plazan sua egiten, et...
Ondarroako Artelan Elkarteak urteroko Akelarrea egingo du ekainaren 23 gauean. Bertan parte hartu nahi duten herritarrei gonbidapena luzatu diete elkarteko arduradunek. «1988an hasi ginen Arrigorritik kalejiran jaisten eta Musika Plazan sua egiten, eta ondarrutar guztioi esker, bizirik jarraitzen duen ekintza dugu hau». Parte hartu nahi dutenei Erdi Aroko arropekin jantzita agertzeko eskatu diete; bestela, Artelanekoek lagako dizkiete arropak. «Arrigorri hondartzako txiringitoan egongo gara gaueko 22:00etatik aurrera janzten, eta gauerdirako prestatzen. Zatozte eta nahi duzuen lagun guztiekin etorri, denon eskuetan dagoelako gau magiko honetako giro berezia mantentzea, irrintzika, dantzan eta kantuan.
Akelarrarerako jantzi eta margoztu ostean, gauerdian irtengo dute Arrigorri errebueltatik kalejiran Alamedaraino. Lore banaketa egingo dute bertan, eta konjuruen ostean, sua piztuko dute Musika Plazan eta haren inguruan dantzan eta saltoka ibiliko dira.