Kazetaritza generoez eta kazetari lanaz aritu gara San Fidel Ikastolan

Busturialdeko hainbat ikastetxe bisitatu ditugu kazetari lana zer den azaltzeko, eta gaur San Fidel Ikastolaran izan gara; ikasturteko azken bisita egin dugu bertan.

Hori horrela, kazetaritza generoei buruz hitz egin diegu, baita dokumentazio lanaren garrantziari buruz ere. Gainera, gure lanbidearen nondik norakoak ere kontatu dizkiegu ikasleei.

Egunkariko orriak aztertu, eta paperezko edizioaren eta edizio digitalaren arteko desberdintasunak azaldu dizkiegu. Eta hori egin eta gero, webgunean argitaratutako argazki galeriak ikusi ditugu.

Oso gustora egon gara DBHko bigarren zikloko bi taldeekin, eta eurek adi entzun dituzte gure azalpenak. Gainera, kazetaritza lanari eta HITZAri buruzko galderak egin dizkigute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend