Euskadiko Txapelketa egongo da jokoan bihar, XII. Ereñoko Raidean
Aurten, lehenengoz, emakumezkoen kategoria dago. Guztira, 40-50 zaldizkok parte hartzea espero dute, eta horien artean Espainiatik eta Frantziatik etorritakoak egongo diraXII. Ereñoko Raida jokatuko dute Gabika auzoan bihar, 09:00etan hasita.Bost kate...
Aurten, lehenengoz, emakumezkoen kategoria dago. Guztira, 40-50 zaldizkok parte hartzea espero dute, eta horien artean Espainiatik eta Frantziatik etorritakoak egongo dira
XII. Ereñoko Raida jokatuko dute Gabika auzoan bihar, 09:00etan hasita.Bost kategoria egongo dira: CEI 1 (80 km), CEN 1 (80 km), CEN 0 (80 km), CEAP (60 km) eta CEAP (50 km). Gainera, aurten berrikuntza modura, emakumezkoen modalitatea sartu dute: Ladies Cup. Bertan lehenengo hiru sailkatuak sarituko dituzte.
CEI 1 (80 km) modalitatean parte hartzen dutenek Euskadiko Txapelketa jokatuko dute. Hala, proba internazionala da, eta, beraz, Euskal Herriko zaldizkoekin batera Frantziatik eta Espainiatik etorritakoek lehiatuko dute.
80 kilometroko ibilbidean bi aldiz egingo dute 28 kilometroko zirkuitu laranja, eta ondoren, 24 kilometroko zirkuitu zuria egingo dute.
60 kilometrokoan, zirkuitu laranjagaz (28 kilometro) hasiko dira, eta ondoren, bi aldiz egingo dute urdina (17 kilometro).
40 kilometrokoa bi fasetan egingo dute; lehenengoan, 28 kilometroko zirkuitu laranja egingo dute eta bigarrenean 17 kilometroko zirkuitu urdina.
Ereño eta inguruetako mendi bideetatik egingo dute proba. Esate baterako, zirkuitu laranjan IE-042 Ereño-Nabarniz zaldi ibilbidetik pasatuko dira.
Busturialdeko zaldizkoak
Beste urte batez bertoko zaldizkoek parte hartuko dute proban. Ana Jaio ajangiztarrak eta Ariane Maruri nabarniztarrak 80 kilometroko proba lehiatuko dute, eta Ane Arostegi errigoitiarrak, Luis Miguel Campaña muxikarrak eta Osertz Lejarreta ereñarrak 40 kilometrokoan parte hartuko dute.