Eskulanekin herritarren sormena bultzatzen

Esku espresioaren tailerrean ikasturtean egindako lanak ikusgai daude egunotan, Busturiko kultur etxean.

eskulanerakusketabusturi

Urritik ekainera arte, hiru talde aritu dira beraien sormenari bizitza emateko tailerretan. Era guztietako lanak ikusi ahalko dituzte bisitariek: buztin-ontziak, koadroak edota apaingarriak. Esku espresioaren tailerra helduei zuzenduta dago, eta herritarrak ekimen kulturaletara erakartzea du helburu, herria biziberritzeko. 22 urte daramatzate tailer horiek antolatzen.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend