«Era askotako premiak daude, eta premia haientzako erantzuna daukagu»

Jose Rodriguez lekeitiarrak bizi osoko eskarmentua dauka kotxe mekanikan. Orain, Autos Berritxun ari da, alaba Naiarekin batera proiektu berri batean buru-belarri. Urteetako esperientziak ematen duen bermeari zerbitzu berrien eskaintza gehituta, Autos Berritxun bilatzen duzun arreta aurkituko duzu.

Autoak saltzen dituzue. Auto bila dabilenak zer aurkituko du Autos Berritxun?

Aukera zabala daukagu. Batetik, kilometro 0-ko autoak edo auto erdi berriak eskuratzeko aukera ematen dugu. Bestetik, 1.000 eurotik aurrera, aukera-aukerako autoak dauzkagu. Azken finean, era askotako premiak daude, eta premia haientzako erantzuna daukagu.

Askorentzat ez da lehenengo autoa. Probetxurik atera diezaiokete?

Ordaintzeko era bat baino gehiago eskaintzen dugu. Bezeroek lehendik daukaten autoa hartu dezakegu, auto berria ordaintzeko. Beste alde batetik, 300€tik gorako erosketak finantziatzen ditugu edozein banketxerekin, ordainketaren eguna eta hilebetea aukeratuz. Erraztasunak ematen ditugu, bezeroari laguntzearren.

Auto salmentaz gain, hainbat zerbitzu ematen dituzue. Zeintzuk dira zerbitzu horiek eta ze preziotan eskaintzen dituzue?

Zerbitzu ugari eskaintzen ditugu, hala nola, aire egokituaren instalazioa eta kargak, gurpil-azalak, bateriak, olioak eta banaketa kit-a. Eskualdeko prezio leihakorrenak dauzkagu, edozein patrikarantzako modukoxeak. Inor ez dadila gelditu autoa txarto zaintzeko beldurrez, diruz estu dabilela eta.

Burukomina eman dezake autoa tailerrera ekarri eta eroaten ibiltzeak. Zelan konpondu daiteke hori?

Gu geu arduratzen gara autoak tailerrera ekarri eta bueltan eroateaz. Eta, horrela, akabo burukominak!

Autoa garbi edukitzea komeni da ondo mantentzeko. Horretaz ere arduratzen zarete?

Autoak garbitzen ditugu; kanpotik zein barrutik. Autoa gure eskuetan utzita, beste zeregin bat gutxiago; garbitu beharrik ez. Eta hori eskertu egiten da, bestela ere eguneroko bizitzan nahikoa zeregin batzen zaizkigu eta.

Alaba Naia eta biok elkarrekin zaudete lanean…

Nik neuk urteak daramatzat lanean. Inguruan denek ezagutzen naute, eta bezero fidelak dauzkagu. Baina badakigu gizartea aldatu ahala premia berriak sortu direla; jendeak zerbitzu berriak eskatzen dituela. Alaba eta bion nahia da bezeroa ondo zaintzea. Gurera etorrita behar duena aurkituko duela ziurtatzea, eta guregan konfiantza jarri duen jendea gustura geratu dela ikustea baino gauza ederragorik ez dago.
Ez dago iruzkinik

Send this to friend