Baselizak ezagutuz

Morgako Udalak antolatuta, IX. Baseliza ibilaldia egingo dute domekan. Ibilaldi luzea eta laburra egingo dituzte: 23,4 kilometrokoa bata eta 13,5 kilometrokoa bestea

Bederatzigarren urtez, udalerriko baselizetatik ibilaldia antolatu du Morgako Udalak domekarako. Parte hartu nahi dutenek ibilaldi bi izango dituzte aukeran: laburra eta luzea.

Ibilbide luzea 23,4 kilometrokoa izango da, eta hori egitea erabakitzen dutenek 08:30ean egon beharko dute Andra Marin. Honakoa izango da egingo duten bidea: Andra Mari-Talleri- Bizkargi-Eskerika-Gerekiz- Erroteta-Meakaur-Meaka-Altamira-Ganbe-Okoriko-Andra Mari.

Ibilbide laburrekoek, aldiz, 13,5 kilometro izango dituzte egiteke, 10:00etan Andra Maritik irtenda. Ordu horretan abiatzen direnek Andra Maritik atera eta bueltatu bitartean, Talleri, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, meakaur, Meaka, eta Oñarte igaroko dituzte.

Ibilaldi laburrekoek lau baseliza ezagutzeko aukera izango dute: Kurtziperioa, San Bixenti, Andra Mari eta San Esteban. Luzekoek, aipatutako lau horiez gain, beste lau ere bisitatuko dituzte: Santa Kurtze, San Migel, Santo Tomas eta San Joan, hain zuzen ere.

Hamaiketakoa, bukaeran

Ibilbide bateko zein bestekoek Meakaurren anoa postua izango dutela jakitera eman dute antolatzaileek, eta ibilaldiaren amai- eran, aldiz, hamaiketakoa izango dela parte hartzaileen eskura. Gainera, Andra Marin, kamiseta bana jasoko dute parte hartzaileek ibilaldia bukatu ostean.
Ez dago iruzkinik
iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend