Presoak elkarrekin bertoratzeko ordua
Hogeitahamar urte pasa dira euskal presoak barreiatzeko neurria abian ipini zenetik giza eskubideen kontrakoa bazen ere. ETAko kideen kohesioa apurtzea ei zen honetarako arrazoi nagusia. Ez zen igaro denbora luzea salbuespeneko neurriek ez zutela arraz...
ETA erakundeak tregua unilaterala eskaini, desarmea gauzatu…. Nahikoa ez, eta bere disoluzioa eskatu izan zaio urruntze auzia bideratzeko. Eta disoluzioa bete denean ez dutela bere politika aldatuko aldarrikatzen dute. Gauza da ETA erakundeak egin egin duela azkeneraino eskatzen ziotena, hau da, bere esistentziari uztea.
Zaila da edonorentzat bestearen baitan sartzea, are gehiago gertakizun larriak tartean daudenean. Presoen kasuan, esaterako, batzuentzat dagokien zigorra betetzen ari badira, beste batzuentzat askatasun-haizea dira, Hertzainak-ek abesten zuen moduan.
Eta konfliktoa luzatu bada eta atentatuek jende askori sufrimendu handia sortarazi badiote ere, biztanleriaren beste kopuru handi baten bizimodua hondatuta geratu da, sarritan erruduntasunik gabe.
Amaitzeko, ez ete da urrutiratze bera konfliktoa luzatzeko eragile nagusienetariko bat izan?
Baina 2018ko maiatzetik, egoera guztiz berri baten atarian gaude, eta amaiera eman behar diogu auzi honi. Horretarako, sensibilizazio eta arrazonamentu desberdinak egon jandartean, funtsezkoa talka saihestea, ez leporatzea elkarri erruak, beste ordu baterako aparkatu horrelakoak. Baina gaur, gaur, guztiok sartu behar dugu erraietaraino helburu hau: GAUR DA EGUNA PRESOAK EUSKAL HERRIRATZEKO! DAGOENEKO, EZ DAGO AITZAKIARIK PRESOAK URRUTIRATUTA EGOTEKO.
SARE presoak bertoratzeko elkarteak, sentsibilitate guztiak hartu nahi ditu bere barruan. Inor ez da geratuko kanpoan bere ideologiagatik presoen arazo honetaz kontzientzia eta konpontzeko borondatea badauzka.
Gernika-Lumoko SAREk, urtero egiten duen moduan sasoi honetan, amaiera emango die bere kurtsoko ekintzei ekainaren 15ean. Deitu egiten zaituztegu hurbil zaitezten ostiraleko ekintzara, gizarte-ehun hau, sare hau zabaltzen eta indartzen joan dadin eta espetxe politika honen aurreko oihuak toki guztietan entzun daitezen. ORAIN, PRESOAK. Hustu ditzagun behin betiko asteburuetako familiarren maletak. Ataletan gera daitezen beste betebeharretarako. Ostiralera arte.