Iazko San Kristobaletan herriko umeek egindako danborrada. Argazkia: Ziortza Bilbao
Danborradarako entseguei hasiera emango diete bihar arratsaldean.
Atzurkulu emakumeen elkarteak antolatu ditu saioak, eta
20:00etan Altamirako frontoian egingo dituzte
nagusien entseguak. Izena aurretiaz eman beharko dela adierazi dute, udalerriko liburutegian.
Nagusien entseguez gain,
umeek ere danborradarako prestatzeko entseguak hasiko dituzte bihar bertan.
18:30ean Altamirako Kultur Etxean biltzeko deia egin dute.