Altsasuko gazteak aske uzteko manifestazioak deitu ditu Ernaik gaurko
'Utzi bakean euskal gazteria, Altsasukoak aske!' lelopean, Ondarroan eta Gernika-Lumon egingo dira mobilizazioak, 19:00etan eta 19:30ean hasita. Konponbide politikoa nahi duteErnai gazte antolakundeak deituta, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko man...
‘Utzi bakean euskal gazteria, Altsasukoak aske!’ lelopean, Ondarroan eta Gernika-Lumon egingo dira mobilizazioak, 19:00etan eta 19:30ean hasita. Konponbide politikoa nahi dute
Ernai gazte antolakundeak deituta, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko manifestazioak egingo dira gaur, Ondarroan eta Gernika-Lumon.Utzi bakean euskal gazteria, Altsasukoak aske! lelopean egingo dira mobilizazioak, eta herritarrei ekintzan parte hartzeko deia egin diete. Ondarroako manifestazioa Alamedatik aterako da 19:00etan. Gernika-Lumokoa, berriz, Merkuriotik abiatuko da 19:30ean.
Ernaiko kideek adierazi dute manifestazioa «hasiera-hasieratik goitik behera diseinaturik egon den muntaiari» erantzuteko dela. «Espainiako Auzitegi Nazionalaren sententziak muntaia polizial, judizial eta mediatikoak eragindako kaltea berretsi eta zuritu besterik ez du egin».
Altsasuko gazteak urte luzez etxetik ehunka kilometrotara «bahituta» edukiko dituzten arren, ezarri dien sententziagaz euskal gazteria «epaitu, kriminalizatu eta zigortu» dutela gaineratu dute. Prozesu guztia «lotsagarria» izan dela eta horren guztiaren atzean «erabat autorita- rioa, inposatzailea eta atzerakoia den erregimenaren gerra estrategia bat» ezkutatzen dela nabarmendu dute.
Altsasuko gatazka tarteko, euskal gazteriaren etorkizuna «jokoan» dagoela diote. «Gaur Altsasuko gazteak dira, baina bihar gutako edozein izan daiteke. Arazoa politikoa den heinean, konponbideak ere politikoa izan behar du. Indar okupatzaileak Euskal Herritik joan behar dira, indar errepresiboak desegin behar diren bezala».
Beste alde batetik, zapatuan Altsasukoei babesa erakutsi eta sententziagaz desadostasuna erakusteko manifestazioa egingo da Iruñean, eta bertara joateko, Mutrikutik eta Lea-Artibai eta Busturialdeko herrietatik autobusak antolatu dituzte.