Eskola 21 ekimenaren barnean aurkitzen dira foro horiek, eta Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean egingo dira
barikuan.
Bermeoko Udalak azaldu duenez, udalerriko
ikastetxe guztietako (Herri Eskola, Eleizalde Ikastola eta Sagrado Corazón) ikasle zein irakasleek ikasturte honetan zehar
ingurumenaren alorrean egin duten lana udalari aurkeztea eta euren proposamenak udalari luzatzea da foroak ospatzearen helburua. Aurten jorratuko diren gaien artean, besteak beste, gosari eta hamaiketako osasuntsuak eta pipa azalen eta txikleen kanpaina aurkitzen dira.
Iaz egindako foroen partaideak. Argazkia: Bermeoko Udala
Eskola foroa
11:00etatik 12:00etara egingo dute. Bertan, ikastetxe guztietako guraso, ikasle eta irakasleen ordezkariek beraien ikastetxeetan ingurumenaren arloan eta aipatutako gaien inguruan egindako lana partekatuko dute. Ostean,
13:00ak arte, udal foroa hasiko dute. Eskola foroaren partaideek Idurre Bideguren Bermeoko alkateari, Irune Ormaetxea Ingurumen zinegotziari eta udal ordezkarieri harrera egingo diete, eta aurreko saioan prestatutako saioa azaldu.
Bukatzeko, iradokizunen eta elkarrizketaren txanda egingo dute. Bermeoko Udalaren berbetan, oso garrantzitsua da “herriko ikastetxeek ingurumena zaintzearen alde hartzen duten konpromisoa”, jasangarritasunaren garrantzia “txikitatik landu eta barneratu” dezaten.
Txanda amaitzerakoan, talde argazkia aterako dute, Bermeoko produktuen dastaketa txikiagaz batera.