Dispertsio politika salatuko du Sarek barikuko manifestazioan

Banaketa politika amaitzeko eskatuko dute

Dispertsio politika amaitzeko eskatuko du Sare Gernika-Lumok barikuko manifestazioan. Arratsaldeko 19:30ean Merkurion hasiko da manifestazioa, eta urtero legez, ohiko Pasealekuko auditorioko agerraldiagaz bukatuko dute.

Maletak hustu, etorkizuna puztu lelopean burutuko dute, eta  ia 30 urtez mantentzen den dispertsio politikak euskal preso eta haien senideen giza eskubideak sistematikoki urratzen dituela gogoraraziko dute bertan.

Lurraldeko eguneroko bizitza politika normalizatzeko “etenik gabeko lanak” beharrezkoak direla-eta antolatutako ekimena da barikukoa.

Sareko kideek jakinarazi dutenez, manifestazioaz gain, adierazpen bat egingo dute. Euskal preso eta iheslari politikoek eta haien gertukoek “egin beharreko ibilbideak egiteari uztea beharrezkoa” dela adierazi nahi dute-eta; egungo dispertsio politika salatzea eta bukatzeko eskatzea da beraz, helburu nagusia.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend