Denek gozatzeko aukera zabala, sanantonioetan
San Antonio eguna ospatuko dute Errigoitiko eta Busturiko herritarrek gaur. Besteren artean, meza eta janaria egingo dituzte egunaz gozatzeko. Jai giroak, baina, ez du etenik izango asteburuan.Herri zein auzoetako jaiak egun handiak izaten dira herrita...
San Antonio eguna ospatuko dute Errigoitiko eta Busturiko herritarrek gaur. Besteren artean, meza eta janaria egingo dituzte egunaz gozatzeko. Jai giroak, baina, ez du etenik izango asteburuan.
Herri zein auzoetako jaiak egun handiak izaten dira herritarrentzat, adin guztietako herritarrak batu, eta herrian sortutako giroaz gozatzeko aukera edukitzen dute-eta bertaratutakoek.Errigoitiko Eleizalde auzoan eta Busturian ospatuko dituzte sanantonioak gaur eta asteburuan. Gaur, meza eta janari herrikoia egingo dituzte bi herrietan. Busturian, gainera, trikitilariek herria girotuko dute arra- tsalde partean. Eta gauean, saltsa dantzaldia eta su artifizialak izango dira.
Gaurko prestatutako egitarauri, baina, asteburuko ekintza sorta gehituko diote antolatzaileek. Errigoitin, zapatuan, azken urteetan egindako duatloi txikian parte hartu ahal izango dute gazteek, eta ondo pasatzeko aukera egoten dela azpimarratu du alkateak.
Domekan, jende gehiago hurbiltzen dela gaineratu du, eta arratsaldean burutuko den dantza ikustaldia «ikusgarria» izango dela. Kirolak ere lekua izango du herrian; frontenis txapelketaren finalerdiak eta finala jokatuko dituzte asteburuan.
Busturian zapatua izango da jai eguna, eta paella txapelketa egingo dute. Arratsaldean musikaz eta dantzez beteko da herria, eta gauean, DJ Elektrik Showcase ariko da Abiñaburun.