Abereak ikusteko ez ezik, tratuak egiteko ere balio izan du Ganadu Azokak
Etxebarriko urteroko azokan «kalitatezko animaliak» egoten direla diote. Azoka zabalduaz batera egin dituzte tratuak, batez ere zaldiekin. Jende mugimendu handia egon da goiz osoanAnimaliak ikustera joan zirenak, artzainak, abereak erosteko interesa ...
Etxebarriko urteroko azokan «kalitatezko animaliak» egoten direla diote. Azoka zabalduaz batera egin dituzte tratuak, batez ere zaldiekin. Jende mugimendu handia egon da goiz osoan
Animaliak ikustera joan zirenak, artzainak, abereak erosteko interesa zutenak… Horiek guztiek bat egin zuten zapatuan Etxebarriko Galartza industrigunean egin zen Ganadu Azokan. Oro har, abeltzainek esan zuten Etxebarriko azoka horretan «kalitatezko animaliak» egoten direla eta plaza ona izaten dela. Ekintza, beste behin ere, animaliak erakusteko ez eze, tratuak egiteko ere baliatu du batek baino gehiagok.Guztira 100 animalia baino gehiago egon ziren ikusgai, eta Etxebarriko abeltzainak izan ziren protagonistak. Tratu gehienak lehen orduan egin zirela esan zuten, batez ere zaldiekin. «Behorrekin tratu gutxi egin dira, baina zaldiekin pare batek egin dute».
Tarteren batean euria egin bazuen ere, nahikoa goiz polita egin zuen, eta musikagaz lagunduta, asko izan ziren txosnaren aldamenean ipinitako mahaietan jarri eta tragotxoa eta mokadutxoa hartu zutenak.
Txosnako berrikuntza
Aurten, gainera, txosnako mugimendua arintzeko ordainketa egiteko bestelako sistema erabili dutela azaldu dute. «Sukaldean daudenak eta zerbitzariak lasaiago ibiltzeko, ordainketak egiteko gune bat ipini dugu, eta zerbitzatzeko beste bat». Lanean zeudenen berbetan, goiz osoan «jende mugimendu handia» egon zen.