Partzuergoko langileek adostutako EPEa proposatu nahi dute lana bermatzeko

Busturialdeko Ur Partzuergoa (BUP) Bilbao Bizkaiaren (BBUP) barruan integratzeko izapideen hasiera izan daitekeelako, langileen bateratasuna bilatu dute LAB eta ELA sindikatuek Busturialdeko Ur Partzuergoko beharginekin. Asanblada bateratuan, Busturialdeko Ur Partzuergoko langileen aldi baterako lan kontratuen kontsolidaziorako EPEa proposatu zieten sindikatuek, eta langileek proposamena babestu zuten; ez da EPE normala, adostutakoa baizik.

Bilboko partzuergoan integratzeko aukeraren aurrean, eta langileen bateratasuna lortuta, adostutako EPEaren proposamena plazaratuko diete sindikatuko bozeramaileek partzuergoko arduradunei eta politikoei. Hala, baina, langileen proposamena “bazter” dezaketela badakite.

“Albisteak ikusita, arinago edo beranduago Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaiaren barruan integratuko da; guri inork ezer esan ez arren, gauzak nola dauden ikusita, hori gerta daitekeela uste dugu”, adierazi zuten asanbladan. Hori horrela, eta “geldi ez egoteko” helburuagaz, langileen aldi baterako lan kontratuen kontsolidazioa eskatu nahi dute. Izan ere, “Busturialdean kontratu fijoak dituzten bederatzi langile besterik ez daude”. Integrazioa burutzen bada, beraz, eta langileek EPEa eginda badaukate, eskualdeko ur partzuergoko langileen tinkotasuna bermatuko litzateke; Bilbora joan behar izanez gero, integrazioa modu egokian gertatuz.

EPEa burutzeko “momentu egokiena oraingoa” dela adierazi zuten sindikatuetako ordezkariek, adostutako EPEaren notaren %45 esperientzian oinarritutakoa izateko aukera baitute orain legearen arabera; langile bakoitzak oposatutako postu horretan duen esperientzian kontatuko litzateke.

Horrela, Busturialdeko langileentzat beraien postua mantentzea “errazagoa” izango litzatekeela argudiatu zuten batzarrean. Busturialdean EPEa ez egitea erabakiz gero, “Bilboko oposaketa zailagoa izango da, ez baita adostutako punturik egongo”.

Eredu publikoaren alde. Busturialdeko Ur Partzuergoak herritarrekiko hurbila eta erabat publikoa den zerbitzua ordezkatzen duela esan zuten, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ez duela hori bermatzen salatu zuten.
Horregatik, eta “langileen eskubideak defendatzeko”, lanpostu horien amortizazio edo pribatizazioa ez dutela  onartzen jakinarazi dute. “Kudeaketa eredu honen alde egiten dugulako, ez gaude ados integrazioagaz“.

Hala ere, EPEaren aukera landu beharra ikusi dute sindikatuek, beraiek defendatzen ez duten integrazioaren aurrean negoziaketa bultzatzeko eta langileek beraien postuak bermatzeko asmoagaz.

EPEaz ez ezik, kalera begirako ekintzak egitea “beharrezkoa” zela hausnartu zuten asanbladan. Langileen bide bera adierazten duten ekintzak egin nahi dituzte, jendea mugitzeko.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend