Ertamerikako astearen bitartez kulturartekotasuna landuko dute Forun

Urtero legez, ekainaren 21etik 29ra, 17:00etatik 20:00etara, burutuko da Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu duen Kulturartekosun astea.

Aurten, hamargarren biderrez ospatzen den aste berezi horren gai nagusia Ertamerika, Maien aztarnak izango da, eskualdeko neska-mutilei beste lurralde batzuetako errealitateak ezagutzeko aukera eskainiz. Ekimena “kulturak ezagutu eta errespetatzearen” alde egiteko antolatzen dutela adierazi dute antolatzaileek.

Hainbat jarduera egiteko aukera izango dute hurbiltzen diren gaztetxoek: Maien jeroglifikoak idazten ikasiko dute, burritoak sukaldatu, marimbako erritmoagaz dantzatu edota Ertamerikako ipuin bat entzungo dute, bertako herrien “bizitza eta ohiturak” nolakoak diren ezagutzeko.

Jane Eyre Foruko alkateak aditzera eman duenez, “eskualdeko dibertsitate kulturala errealitatea da, atzerriko biztanleen portzentaia gora doa eta. Horregatik, ezinbestekoa da gure seme-alabek euren begirada mundura zabaltzea, bertako esentzia galdu barik”. Kulturartekotasuna lantzea errespetuzko etorkizuna bermatzeko “ezinbestekoa” dela gaineratu du alkateak.

Izena emateko epea igandera arte, ekainaren 10era arte egongo da irekita. Parte hartzekoa doakoa da, eta jarduerak Foruko Kultur Etxean egingo dira.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend