Berbalagunek maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketako saria banatu du gaur goizean Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Oraingoan, 59 lagunek parte hartu dute, eta horien artean, 40 pertsonek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Zozketa eginda, Jesus Manuel Etxebarrietak
Txusmak jaso du saria Gernika Jatetxearen eskutik.
Ekaineko lehiaketa izango da ikasturteko azkena, eta prest dago dagoenerako. Esan dutenez, Zimela Jatetxeak emango du sari hori. Galdera gehienak, Euskaraldia ekimenari buruzkoak izango dira.
Sari banaketa Kultur Etxe aurrean.