Bilboko 48. Liburu Azokaren Urrezko Luma saria jaso du Joan Mari Torrealdaik

Astelehenean jaso zuen saria Torrealdaik, Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariaren eta Asier Muniategi Azokako arduradunaren eskutik.

Gogo handiz hartu zuen idazleak Urrezko Luma, urteetan zehar egindako lanaren ikur bezala ikusita. Torrealdairen berbetan, luma horretan irudikatzen du euskarari “egin zaizkion irain, zigor eta injustizien kontra” erabili duen “espiritu kritiko salatzailea”. Gainera, “Euskal Herriari jartzen zaizkion traba, zentsura eta politika beltzak aztertu eta agerian jarri” nahi izan dituela adierazi du.

Gaineratu duenez, bere lumarekin “Euskal Herria, bere txikian, errealitate oso bat, unibertso bat”, dela erakusten saiatu da, eta “euskal kultura aberatsa, anitza eta askotarikoa” dela aldarrikatu du forutarrak.

Jose Mari Sors Elkar fundazioko lehendakaria izan zen ekitaldian, eta Torrealdairen lana goraipatu zuen, idazleak euskara beti “bere bizitzaren erdigunean” kokatu duela nabarmenduz.

Euskarari jazarpena. Foruko idazleak Asedio al euskera, más allá del libro negro liburua argitaratu du aurten,  euskerak historian zehar izan dituen mespretxuak agerian uzteko. 2700 aipu bildu ditu bere liburuan, euskarari egin zaion jazarpena salatu nahian.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend