Erakusketako margolan bat
Beste urte batez, Arteskolako ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai Gernika-Lumoko Kultur Etxean, eta herritarren lanak ikusi nahi dituenak ekainaren 15era arteko epea izango du.
Urte osoan zehar ikasitakoa praktikan jarri dute Arteskolako ikasle eta irakasleek, eta guztira, 32 margolan jarri dituzte Kultur Etxeko erakusketa aretoan.
Denetariko gaiak jorratu dituztela autoreek ikus daiteke erakusketan; besteak beste, nekazaritza, paisaiak zein erretratuak landu dituzte.