6 urtetik 16ra bitarteko 100 neska-mutilek egin dute X. Triatloi Txikia
Lea-Artibaiko, Durangaldeko eta Sestaoko 100 ume eta gaztek parte hartu zuten domekan Alarabi Triatloi Taldeak antolatuta Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiaren inguruetan egin zen X. Triatloi Txikian. 10:00etan ekin zioten probari txikienek, eta eguer...
6 urtetik 16ra bitarteko neska-mutilek parte hartu zuten proban, eta bakoitzak bere adinaren araberako distantziak egin behar izan zituen, igerian kiroldegiko igerilekuan eta bizikletan eta korrika Atxondo kiroldegiaren inguruetan.
Triatloia ezagutzera eman eta ume eta gazteen artean kirola sustatzea izaten da urtero Alarabi Triatloi Taldekoen helburua, eta, beraz, ikusleen txalo eta animoez gain, urtero modura, kirolari guztientzako opariak egon ziren proba amaieran.