Borja Nieto izan da onena Arratzuko Enduroan
Nieto eta Markos Beraza ziren senior txapelketa kategoriako lasterketa irabazteko faboritoak, eta ez zuten hutsik egin. 22 minutu, 20 segundo eta 176 ehuneneko denboragaz nagusitu zen Nieto, zapatuan. Josu Artola sailkatu zen bigarren, hiru segundo pasatxora, eta Beraza hirugarren geratu zen, 22 minutu, 31 segundo eta 784 ehuneneko denboragaz.
23 urtez azpikoen txapelketan, berriz, Urko Garmendiak markatu zuen denborarik onena: 23:08.357. Unai Beristainek eta Alberto Aranburuk osatu zuten podiuma. Lehen bien artean alde estua egon zen; Beristain Garmendiarengandik hiru segundo pasatxora geratu zen. Aranburuk 23 minutu, 11 segundo eta 650 ehunenetan burutu zuen proba.
Kategoria horretan lehiatu ziren Markel Barainka bedarutarra eta Jokin Aldamizetxebarria lekeitiarra. Barainka bosgarren sailkatu zen (24:20-367), eta Aldamizetxebarria bederatzigarren (25:21.749).
Seniorren kopa kategorian Iker Egañak markatu zuen denbora onena: 24:25.509. Iñigo Ugalde gernikarrak podiumean sartzea lortu zuen; 25 minutu, 47 segundo eta 112 ehuneneko denboragaz hirugarren postua eskuratu zuen. Haren aurretik, Guillermo Maza sailkatu zen bigarren postuan. Halaber, Endika Zabala bedarutarra seigarren sailkatu zen (26:09.266).
Modalitate bereko 23 urtez azpikoetan Oier Etxazarra nagusitu zen, eta beteranoetan, ostera, Egoitz Peñagarikano izan zen azkarrena.