Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegiak antolatzen duen XV. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sariak banatu zituzten atzo iluntzean Nestor Basterretxea aretoan. Hain justu, kategoria bakoitzeko irabazle bana igo zen taulagainera zegokion saria hartzeko.Sari banaketa ekitaldian izan ziren, besteak beste, Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordea eta Aingeru Astui kultura zinegotzia.
Narrazio lehiaketaren sari banaketa 2018. Argazkia: Bermeoko Udala
Aurtengo irabazleak honakoak izan dira: Adriana Rosas (LH 4.maila), Leire Galan (LH 5.maila), Unai Ugaldebere (LH 6.maila), Iker Amable (DBH 1.zikloa), Olaia Mugica (DBH 2.zikloa) eta Uxue Iturbide (Batxilergoa). Eta garaipenaren truke, liburuak, Luma liburudendan gastatzeko txeke bana eta diploma bana jaso zituzten.
Lehiaketaren irabazleak ez ezik, bigarren sailkatuak ere deitu zituzten oholtzara: Maite Alegria (LH 4. maila), Zihara Ucar (LH 5. maila), Alain Ortega (LH 6.maila), Maddi Miguela (DBH 1.zikloa), Leire Caruezo (DBH 2. zikloa) eta Kristina Bilbao (Batxilergoa)
. Horiek liburuak eta diploma bana jaso zituzten.
Gainontzeko finalistek ere diploma bana jaso zuten, eta ikastetxe guztietako haurrek iazko irabazleen ipuinez osatutako liburuxka jaso zuten.
Sariak banatzeagaz batera, Aizkoa Olabarrieta ipuin kontalariaren saioagaz gozatzeko aukera eman zieten bertaratutakoei.