Urdaibaiko txakolina izango da protagonista lehenengo azoka berezian
Bihar hasi eta abendura bitartean, hileko lehen zapatuetan egingo dute azoka Merkatu Plazan. 09:00etan ireki eta 14:30ean itxiko dute. Eskualdeko gaztagileen gazta ere egongo da aukeranBeste urte batez, azoka berezien denboraldia hasiko dute Gernika-Lu...
Bihar hasi eta abendura bitartean, hileko lehen zapatuetan egingo dute azoka Merkatu Plazan. 09:00etan ireki eta 14:30ean itxiko dute. Eskualdeko gaztagileen gazta ere egongo da aukeran
Beste urte batez, azoka berezien denboraldia hasiko dute Gernika-Lumon. Bihar egingo dute lehenengoa, eta abenduaren 1ean azkenengoa. Biharkoak Urdaibaiko txakolina izango du protagonista.09:00etan zabalduko dute biharko azoka, eta 14:30ean itxi. Bien bitartean, hamaika txakolingileren ardoak dastatzeko aukera egongo da Merkatu Plazan, eta baita eskualdetik iritsitako gaztagileen gaztez ere.
Halaber, inguruko baserritarren ortuko produktuak zein kalitate handiko bestelako jakiak (patea, eztia..) ere izango dira Merkatu Plazara doazenen eskura. Artisauek ere ez dute hutsik egingo biharkoan.
Txikitxoenek ere izango dute, ohi legez, beraientzako lekua, azokak iraun bitartean, jolasak izango baitituzte aukeran.
Biharkoagaz hasi eta abendura bitartean, hileko lehen zapatuetan hartuko du azoka bat edo beste Merkatu Plazak.
Uztailean, esate baterako, Gernikako piperrari lotutakoa izango da, eta abuztukoa Errioxako ardoari eta bakailaoari lotutakoa. Irailean, Bizkaiko untxia eta sagardoa izango dira protagonista, eta urrian, sukalkia. Azaroan, berriz, Gernikako indabak dastatu ahalko dira, eta abenduan, karakolak.