Tarinek azken entzunaldia eskainiko du Markina-Xemeinen
Guztira zazpi entzunaldi eskainiko ditu Tarinek Markina-Xemeinen, eta zazpigarrena astelehenean izango da. Piano jotzaileak ariko dira astelehenean.Bi saio eskainiko dituztela esan dute, 17:30ean eta 19:00etan. Bi saioak Tarinek Kontzekupean daukan lok...
Bi saio eskainiko dituztela esan dute, 17:30ean eta 19:00etan. Bi saioak Tarinek Kontzekupean daukan lokalean izango dira. 20 ikasle inguru ariko dira, eta errepertorio zabala eskainiko dutela esan dute. «Estilo guztietako abestiak joko dituzte, tartean abesti herrikoiak ere bai». Emanaldi bakoitza ordu erdi ingurukoa izango da, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte saioak ikustera.
Azken emanaldia izanda, Tarinekoek orain arteko entzunaldien balorazioa egin nahi izan dute. «Oso pozik gaude emanaldiek eduki dute oihartzunagaz. 100 ikasletik gora aritu dira, eta ikusleak ere asko izan dira. Beraz, ikasturtean egindako entzunaldien balorazio positiboa egiten dugu».
Astelehenekoa egin eta gero, Tarinek Udaberriko emanaldi «potoloa» egingo du ekainaren 14an, Markina-Xemeinen, eta horregaz agur esango dute hurrengo ikasturtera arte.