Bizikleten erabilera sustatu nahi du Lekeitioko Udalak
Bizikletaren erabilera sustatzeko asmoagaz, 2007an bizikletan ibiltzeko landu zuen plana berrikusi eta eguneratuko du Lekeitioko Udalak. Gaur eguneko tarteak aztertu eta irtenbideak eman nahi dizkiete.Alde batetik, Ikastetxe eta Ateako zerbitzu gunea e...
Alde batetik, Ikastetxe eta Ateako zerbitzu gunea erdiguneagaz eta Paskual Abaroagaz lotu nahi dute, loturak Paskual Abaroaren berriztatzean integratuz. Santa Katalinagaz loturak ere egin nahi dituzte, Paskual Abaroa eta Itsasargia elkartu; eta azkenik, erdigunea eta Karraspio hondartza lotu, Sabino Arana, eta Paskual Abaroa kaleetatik hondartzara joateko.
Dena dela, parte hartze prozesu bat zabalduko dutela jakitera eman du udalak, herritarren ekarpenak batzeko.