Arratzuko Enduroan 100 bat moto gidarik parte hartzea espero dute
Bihar arratsaldean motor hotsak hartuko du Arratzu. Beste urte batez, Gernika Off Roaden eskutik, eta udalaren zein aldundiaren laguntzagaz, Arratzuko Enduroa lehiatuko dute.Euskadiko zein Nafarroako txapelketetarako puntuagarria da proba.Momentuz, Ara...
Euskadiko zein Nafarroako txapelketetarako puntuagarria da proba.
Momentuz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 72 pilotu daude izena emanda. «Pilotu nafarrak ere etorriko dira, beraz, parte hartzaile kopuru zehatza bihar arte ez dugu jakingo. 90-100 bat egongo direla aurreikusten du- gu», adierazi dute Gernika Off Roadeko ordezkariek.
Lasterketa 15:00etan hasiko bada ere, moto gidariak goizetik egongo dira Arratzun. 12:00etatik 14:00etara egiaztapenak egiten ariko dira.
Bost kategoria lehiatuko dituzte; 23 urtez azpikoen txapelketa eta kopa, absolutu kategoriako txapelketa eta kopa eta beteranoak.
Marcos Beraza nafarra eta Borja Nieto balmasedarra dira lasterketa irabazteko faborito nagusiak.
Etxeko pilotuak
Bertoko moto gidariei dagokienez, Iñigo Ugalde gernikarrak, Endika Zabala eta Markel Barainka bedarutarrek, Julio Otazua munitibartarrak eta Jokin Aldamizetxebarria lekeitiarrak lehiatuko dute proba. Halaber, Gernika Off Roadeko lizentziagaz ariko dira Peru Irazola, Lander Gomez, Josu Arrinda eta Leandro Gomez pilotuak.
Sariak 20:00ak aldera banatzea aurreikusi dute antolatzaileek.