Josu Bergara abeslari eatarrak ‘Asunak’ lan berria aurkeztu du

Josu Bergara musikari eatarrak Asunak. Bide-bazterreko melodia sendagarriak lan berria aurkeztu zuen eguaztenean Bilboko Kafe Antzokian.

Argazkia: Taupaka

Argazkia: Taupaka

Akorde txikiak bandagaz elkarlanean grabatu du hamar kantuz osatutako diskoa Urdulizko Tio Pepe estudioetan. Doinu melodiko zein itsaskorrak dira nagusi lan berrian, eta pop, folk, swing, bluegrass eta jazz estiloak lantzen ditu abestietan.

Bizkaitarraren bandak ibilbide luzea eta goi mailako formazio musikala duten musikariak biltzen ditu: hala nola, Nerea Alberdi bibolinjole eta konpositorea, Mikel Nuñez pianojolea, Irati Bilbao abeslaria, Daniel Gonzalez baxujole eta kontrabaxujolea, Lüi Young gitarjolea eta Txema Arana baterijolea.

Lehen kontzertua, Bilbon. Diskoa aurkeztuta, lehen kontzertua Bilbon emango du, ekainaren 21ean. Data horretatik aurrera ere hainbat kontzertu emango dituela aurreratu du, udan zein udazkenean. Aurreikusita dituen emanaldien artean daude, esaterako, Bilbo, Ea, Markina-Xemein, Lekeitio, Iruñea eta Ugaokoa. Urte amaieran eta 2019an, halaber, Euskal Herrira ez ezik, Valentziara zein Bartzelonara ere zabalduko du bere lan berria eatarrak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend