Gaur goizean Gernika-Lumoko juntetxearen aurrean bildu dira
Gure Esku Dagok antolatutako elkarretaratzean, demokratikoki erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko konpromisoa adierazteko.
Idurre Bideguren Bermeoko alkateak hartu du hitza, “etorkizuna gure esku izango den aro berria” zabaltzeko nahia azalduz. “Demokrazian, askatasunean eta herritarron borondate demokratikoan oinarritutako ziklo berri bat irekitzea” dagokiela, eta norabide horretan beraien
“ekarpena egiteko prest” daudela aldarrikatu du Bidegurenek.
“Orain arteko ezintasunak eta mugak kultura demokratiko eta erabakitzeko gaitasun” bihurtu nahi dituzte. “Aro berri horretan, egun indarrean dagoen marko juridiko-politikoak ezarritako mugak gainditu nahi ditugu”, eta “gure etorkizuna elkarrekin eraikitzeko burujabetzaren bidean tresnak behar” direla nabarmendu du Bermeoko alkateak.
Bizi dugun egoeraren aurrean erabakitzeko eskubidearen aldarriak
“inoizko babesik handiena” behar duela, eta horretarako, Euskal Herritarrek beraien etorkizuna orain erabakitzea “ezinbesteko baldintza” dela azpimarratu dute elkarretaratzean.
Euskal Herriko hainbat herritako alkate eta hautetsiak bildu dira gaurko elkarretaratzean.
Hori esanda, herritar guztiei datorren
ekainaren 10ean giza katean parte hartzera dei egin diete, “etorkizun demokratiko, justu eta duina eraikitzeko”, eta “Euskal Herritarron erabakitzeko eskubidearen alde” egiteko.