Lurgorriko Auzo Kultur Elkarteak antolatutako bigarren eskuko azokak ekintzez bete zuen auzoa domekan. Azokaz gain, hamaiketakoa egin zuten bertaratutakoek, eta taichiko tailerra izan zuten.
Herritarrak bigarren eskuko azokan. Argazkia: Lurgorriko Auzo Kultur Elkartea.
Auzoan giro “ederra” nagusitu zela esan dute antolatzaileek. Etxean zituzten eta erabiltzen ez zituzten gauzei bigarren bizitza emateko trukeak egin zituzten bertan.