Urtero legez, atzotik hasita bihar arte askotariko produktuak erosi eta dastatzeko aukera dago Bermeoko Arrain Azokan. Zapatua izan ohi da egunik jendetsuena herrian, eta Bermeo zein inguruko herrietatik hurbildutako bisitariek udalerriko kaleak bete dituzte azokaren bigarren egunean.
Musika eta jendea ez dira falta izan goizetik urdin kolorea hartzen hasi den herrian; denetariko ekintzetan parte hartzeko aukera izan dute bertaratutakoek.
Nagusi zein gazteek musikaz girotu dute Bermeo, danborrada eta kalejira egin baitituzte 12:00etan hasita. Alde Zaharretik Lamerara arteko ibilbidea egin du danborradak, eta gaztetxoak Lameran eta Portuzarrean aritu dira eguerdian.
Arrantzalen Kofradia Zaharrean hegaluze errea eta marmitakoa jateko aukera izan dute herritarrek, eta oraindik ere hegaluze errea dastatzeko aukera dute Bermeora hurbiltzen direnek 22:00ak arte.
Jaia ez da bukatu oraindik Bermeon, luze dirauten egun horietakoa baita Arrain Azokako zapatua. 20:00etan habanerak egongo dira frontoian.
Gaurko argazki galeria:
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.