Hainbat jarduera aukeran, Museoen Nazioarteko Egunean

Beste urte batez, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute, eta Busturialdeko museoek hutsik egin barik antolatu dute.

Bizkaiko 23 udalerritan antolatu dituzte museoei lotutako jarduerak egunotarako: tartean, Bermeon, Gernika-Lumon eta Kortezubin.

Bermeoko Arrantzale Museoa bisitatzea, esaterako, doan izango da, eta baita Gernikako Euskal Herria Museoa eta Bakearen Museoa ere. Bisita bereziak eta familia tailerrak ere egongo dira aukeran herri horretan.

Kortezubiko Santimamiñen doako sarrerez gain, bisita gidatuak ere eskainiko dituzte.

EGITARAUA

Bermeo:

Arrantzaleen Museoa.  Museora sarrera doan gaur, bihar eta domekan.

Gernika-Lumo:

Euskal Herria Museoa.
– Gaur: Sarrera doan eta oparia. 18:00etan, Udaberriko paseoa museoko lorategitik. Museoko lorategiko historia eta botanika ezagutzeko bisita berezia, biologo baten eskutik. Derrigorrezkoa aurretiaz izena ematea.
– Bihar: Museoen gaua. 16:00etatik 00:00etara, sarrera doan; 16:30etik 18:00etara, Barazki egutegia familia tailerra, doan (4 urtetik gorakoentzat, nagusi batez lagunduta); 19:00etatik 00:00etara, Eko, Rio eta KM0 elikagaiak hitzaldia eta dastaketa (salneurria: 8 euro).

Bakearen Museoa.
– Domekan eta astelehenean: 11:30ean, familia tailerrak doan; 13:00etan, banakakoentzako doako bisita gidatua. Egun bietan, museora sarrera doan.

Kortezubi:

Santimamiñe.
– Gaur, bihar eta domekan: sarrera doan.
– Bihar: Bisita gidatua doan. 20:00etan, Xabalina jaurtiketa erakustaldia; 21:15ean, gaueko bisita gidatua.
– Domekan: 11:00etatik 12:30era, karakterizatutako bisita gidatu berezia.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend