Lur Korta Ipuin kontalariaren saioko data aldatu dute

ISPASTER // Data aldaketaren ostean, ekainaren 4an izango da Lur Korta ipuin kontalariaren Aurorita bai polita saioa. 17:30ean hasiko da emanaldia, Ispasterko udal liburutegian, eta 50 minutuko saioa izango da. Parte hartzeko maiatzaren 30a baino lehen izena eman behar da udaletxean (94-684 29 99). Lehentasuna dute Ispasterren erroldatutakoek edo herriko eskolan matrikulatutakoek.
Ez dago iruzkinik

Send this to friend